Copyrighta oso garrantzitsua da YouTube komunitate osoan. Beheko sekzioetan, YouTube plataforman zure eskubideak kudeatzeko informazioa eta tresnak, eta beste sortzaileen eskubideak errespetatzeari buruzko informazio gehiago atzitu ahal izango dituzu.
Beheko baliabideen bidez lortuko duzu gure eskubideak kudeatzeko prozesu errazei buruzko informazioa, copyright-urratzeen jakinarazpenak bidaltzeko, bideoa akats baten ondorioz kendu dela uste duzulako zer egin behar duzun jakiteko, edo Eduki IDaren bat-etortzeei ihardesten jakiteko.
Eskatu zure jatorrizko lanaren baimenik gabeko erabilera kentzea.
Eskatu copyright-urratzeagatik YouTube-tik akats baten ondorioz kendutako bideo bat berrezartzeko.
Utzi bertan behera edo egin atzera zuk edo zure enpresak YouTube-ra bidalitako kentze-eskaeran.
Ihardetsi zure bideoaren Eduki IDaren bat-etortze bati, oker dagoela uste baduzu.
Copyrightaren munduari buruz asko dago ikasteko. Copyright-arazoren bat diagnostikatzeko laguntza nahi baduzu, beheko baliabideekin hastea da onena. Ez baduzu galderaren erantzuna bertan aurkitzen, bilatu informazio gehiago Laguntza-zentroan.
Ikusi Eduki IDaren erreklamazioak egitearen eta copyrightarengatik edukia kentzeko eskatzearen arteko desberdintasuna.
Copyright-abisua jaso baduzu, jakin horren arrazoia eta hori ebazteko modurik onena.
Lortu informazio gehiago Eduki IDari buruz. YouTube-ra kargatutako bideoetan euren edukia identifikatzeko eta erreklamatzeko eduki-jabeek erabiltzen duten tresna da hori.
YouTube eginbide jakin batzuk erabiltzeko, copyright-egoera ona izan behar duzu.
Egiaztatu zure kontuaren copyright-egoera ona ala txarra den.
Copyrightari buruzko informazio gehiago nahi duzu? Baliabide hauek informazioa lortzen hasteko balio dizute, bai ezagutza orokorra izateko, bai bidezko erabilera bezalako gaiei buruzko ulermen sakonagoa lortzeko.
Zer babesten du copyrightak? Zein da copyrightaren eta bestelako jabetza intelektualen arteko desberdintasuna?
Legeak copyrighdun materialaren zatiak erabiltzea baimentzen du zenbait kasutan.
Lortu informazioa edukia berrerabiltzeko (beti ere arauak gordez) baimena ematen duen lizentzia mota bereziari buruz.
Gehien egiten dizkiguten galderen erantzunak.